miércoles, 2 de marzo de 2011

Badator korrika !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 
  

1. Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.

2. Korrikaren bi helburuak gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea dira.

3. Lehengo korrika 1980. urtean izan zen eta Oñatin hasi eta Bilbon bukatu zen.

4. Aurtengo korrika 17. korrika izango da.

5. Urte honetako korrika 11 egunetan egingo da eta Trebiñotik Donostiara izango da. Urte honetako Trebiñon hasiko da 2011ko Apirilaren 7an eta Apirilaren 17an Donostiara helduko da.

6. Korrika Gasteizera helduko da Apirilaren 14an osteguna.

7. Korrika AEK organizazioak antolatu du.

8. Euskalakaria Euskal Herria bizi dena edo euskaraz dakiena, eta euskara erabiltzen eta maitatzen duen pertsona da.

9. Korrikaren omendua hizkuntza baten biziraupenerako beharrezkoa da hiztunek erabiltzen jarrai dezaten eta seme-alabei erakuts diezaieten baldintza egokiak sortzea da. Euskaltzaindia, euskararen lurralde osoa aintzat harturik, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da.
- Bat da, Euskaltzaindia sortu zenetik, euskara babestea du xede, eta euskarari buruzko ikerlanak egiteaz gain, berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak eman ditu. Eta Euskaltzaindia euskara batua sortu du.
- Baina euskara batua sortzeaz gain, Euskaltzaindiak euskalkien ondarea jasotzen ere jakin du, dialektologiari buruzko hainbat ikerketa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izenekoa egin eta argitaratu dituelarik.
- Ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak.
Horregatik guztiagatik, Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindiak euskararen alde egindako lan eskerga omendu nahi dute Korrika 17rekin.

10. Hainbat formaz hartu al da parte; adibidez :
  • “Korrika laguntzailea” euskarria erosiz.

  • Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.

  • Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz.


  • Informazioa esteka honetatik atera dut.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario